Kukutzaren orubeak 20 hilabete geroago hutsik jarraitzen du

  • Kukutzaren orubea 20 hilabeteren ostean hutsik dagoela eta EAJk berau eraisteko zuen interesa argi geratu dela salatu du "Kukutzarekin Elkartasun Taldeak" joan den ostegunean egindako manifestazioan.


2013ko ekainaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Elkartasun taldekoek salatu dute gezurrez beteriko txosten polizial batean oinarritzen direla akusazioak. (Argazkia: Kukutzarekin)

Ehunka lagunek hartu zuten parte manifestazioan, gaztetxearen alde aritzeagatik atxilotu eta auzipetu dituzten pertsonei babesa adieraziz.

Gaztetxea zegoen eraikinaren jabe den Cubisa enpresak, auzian akusazio gisa jarraitzeari uko egin dio, baina fiskaltzak gaztetxea hustean atxilotutako 23 lagunen aurkako akusazioarekin jarraitzen du, baita 2011ko martxoan identifikatutako 3 malabaristenarekin ere. Gazte bakoitzak 960 euroko isun eskaerari egingo dio aurre.

Gainera gazte batentzat hiru urteko espetxe zigorra ere eskatzen du fiskaltzak, usurpazio eta autoritateari erresistentzia delituak egotzita. Elkartasun taldekoek salatu dute gezurrez beteriko txosten polizial batean oinarritzen direla akusazioak.

Beraien ustez geroz eta argiago ari da geratzen Kukutza gaztetxea eraisteko prozesu guztiaren atzean Bilboko EAJ eta Iñaki Azkuna alkatearen interes politikoak egon direla.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo
Euskal Herriko lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Mbolo Moye Doole plafatormak elkarretaratzea deitu du, manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko

Plataformak salatu du indarra neurriz kanpo erabiltzen dela migratzaileen eta arrazializatuen aurka, eta saltzaile ibiltarien aurkako jazarpena etengabe egiten dela, batez ere turismo handiko garaietan, oporraldietan.

Manifestazioa egingo dute ostegun arratsaldean, 19:30ean,... [+]


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Eragozpen fiskala bultzatzeko kanpaina abiatu dute, herritarren dirua ez dadin gastu militarrera bideratu

Gerra hots eta karrera armamentistiko betean, eragozpen fiskalera animatu ditu herritarrak KEM-MOC talde antimilitaristak, errenta aitorpena egiterakoan gure dirua ez dadin erabili gastu militarra handitzeko. Herritarrei laguntzeko bulegoak ireki dituzte EAEko hiriburuetan eta... [+]


2024-04-05 | Uriola.eus
Alokairuen laguntzak eskuratzeko baldintzak gogortu direla salatu du Berri-Otxoak plataformak

Lanbideren Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta gizarte-zerbitzuen Larrieldietarako Laguntzak desagerrarazi ditu Etxebizitzaren Lege berria garatu duen Dekretuak.


Eguneraketa berriak daude