Lau hildako Floridatik armatuta Kubara abiatutako itsasontziarekin izandako tiroketan

  • Kubako kostako iparraldean Floridatik armaz horniturik irtendako itsasontzia atzeman dute Kubako kostazainek asteazkenean. Tiroketa izan dute eta uhartera zihoazen lau hil dira.


2026ko otsailaren 26an - 15:20
Azken eguneraketa: 17:08
Kubako kostazainen artxiboko argazki bat.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Otsailaren 25ean Cayo Falcosen kostako iparraldetik 1,6 kilometrotara egondako tiroketan lau hildako eta sei zauritu dira, Kubako Barne Ministroak jakinarazi duenaren arabera, eldiariok jaso duenez. Zaurituen artean Kubako kostazainen itsasontziko komandantea topatzen da.

Hamar gizon zihoazen Floridatik (AEB) Kubara hurbiltzen ari zen barkuan eta gobernuak adierazi duenez, eraso-fusilak, arma laburrak, beraiek eraikitako lehergailuak (molotov koktelak), balen aurkako txalekoak eta kamuflai uniformeak zituzten. Nabarmendu dute AEBetan bizi diren kubatarrak direla atzemandakoak eta gehiengoek delitu eta indarkeria aurrekariak dituztela. Horien artean Kubako autoritateak bilatzen dabiltzan Amijail Sánchez González eta Leordan Enrique Cruz Gómez daude eta “ekintza terroristak planifikatzea, antolatzea, finantzatzea, babestea eta horietan parte hartzea” leporatzen zaie.

Itsasontzia uhartera gerturatzen ari zela hartu du esku Kubako kostazainak. Hauen bertsioaren arabera, abisua eman diete, itsasontzitik kostazain bat tirokatuz erantzun dute eta tiroketari izan da. Kubako Gobernuak “subiranotasuna babesteko eta eskualderen egonkortasuna” bermatzeko egindako erantzuna izan dela argitu du eta Kubaren aurkako ekintza terrorista gisa sailkatu du. Ikerketa abiatu dute gertakariak argitzeko.

AEBk tiroketaren aurrean emandako erantzuna

Marco Rubio AEBtako Estatuko idazkariak adierazi du AEBtako Segurtasun Nazionaleko Departamentua eta AEBko kostazainak gertakaria ikertzen ari direla. La Habanako enbaxadara bertaratu dira ikerketari ekiteko eta hamar gizonak AEBtako herritarrak ziren aztertzen ari direla esan dute. Informazio gehiago edukitzean ondorioen erantzukizuna hartuko dutela nabarmendu du. Idazkariak ziurtatu du ez dela AEBtako Gobernuaren operazio bat izan eta ez duela “espekulaziorik” egingo egondako “asmoen” edo “gertakarien” inguruan. James Uthmeier Floridako fiskaltzak fiskalei ikerketan kolaboratzeko agindu die “ezin delako Kubako Gobernuan konfiantzarik izan”. Irmo azaldu du “eskuan dugun guztia egingo dugula komunista hauek amore eman dezaten”.


Irakurri gehiago: Kuba Nazioartea Amerika AEB
Kuba kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 14
AEB-en erasoa Venezuelaren aurka
Trumpen bakeak guda esan nahi du

2022ko abenduaren 27
Emilio Aranguren. Euskal DNA-dun gotzain kubatarra
"Iraultza ateo deklaratu zenean, orduantxe aldaketa gure etxean"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.