"Egia da liburu dendetan askoz eleberri historiko gehiago ikusten direla. Zergatik? Agian, jendeari niri gertatzen zaidana gertatu zaiolako. Gaur egun hain azkar doa dena... Komunikabideek hainbeste informazio ematen diguzue mundu osoan gertatzen diren gauzei buruz... Ez dago jakin-minerako lekurik. Ez dago misteriorik. Iragana, berriz, ezberdina da. Lasaitasuna eskaintzen du. Eta ez orduan ez zelako ezer gertatzen. Gauza ugari gertatzen zen, baina denbora asko behar zen edozertarako: bidaiatzeko, gerrarako..." (2003/07/18, 190. zka.)