Kotte Ezenarro aitzinean, Hendaian

  • Bigarren itzulira joango dira Hendaian (Lapurdi). Orain arteko auzapez Kotte Ezenarroren taldeak irabazi du lehenengo itzulia.
     

Gaizka Iroz

2026ko martxoaren 15ean - 20:34
Azken eguneraketa: 2026-03-16 17:58
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hiru zerrenda lehiatu dira Lapurdiko bosgarren udalerririk populatuenean. Hendaia Elgarrekin, Kotte Ezenarro buru duen zentro eta ezkerra biltzen dituen zerrendak botoen %42,80 lortu du (2.480 boz). Bigarren izan da Hendaia Biltzen, abertzaleak barne dituena eta EH Baik babestua, Laetitia Navarron buru. Botoen %30,63 jaso ditu (1.538 boz). Gibelean, Tristan Proteau eskuindarraren zerrenda, Vivre Hendaye - l'avenir vous appartient!, botoen %26,55 eskuratuta (1.538 boz).

Ezenarrok, lehen itzulia bukatu berritan, nabarmendu nahi izan du eskuina egon badagoela Hendaian, eta batez ere Legebiltzarrerako bozketetan ageri ohi dela. Bere taldeak izandako emaitza onak azpimarratu ditu (aurrekoan baino puntu bat gehiago) eta bigarren itzuliari buruz galdetuta, adierazi du ez dela aliantza berririk izango.

Hendaia

Zenbatua: %
Eguneratua:
zinegotzi
Gehiengoa:
2020
2026


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.