Korrikaren itxiera jaiaren egitaraua jakinarazi dute

  • Martxoaren 29an, Bilboko kaleetan zehar, herri bazkariaz gain jarduera eta ikuskizun ugari egongo dira.

2024ko Korrikaren amaiera jaia Baionan ospatu zuten EITB

2026ko martxoaren 24an - 14:55
Azken eguneraketa: 16:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

AEKk martxoaren 29an Bilbon egingo den Korrikaren bukaerako jaiaren egitaraua argitaratu du. Sei gune izango ditu festak: BBK gunea edo familia gunea Erripa eta Bailen kaleetan, Naiz gunea Areatza kaian, Arriaga, San Nikolas-Areatzea, Etxepare euskal institutua gunea-korrika munduan gunea Plaza Berrian, eta Bilbo Zaharra. Gainera, Zazpikaleetan kaleanimazioa egongo da egun osoan. 
Arriaga gunean 1.200 pertsonentzako herri-bazkaria antolatu dute zortzi euroren truke. Bazkarirako tiketak hemen erosi daitezke. Gainerako eremuetan, jarduera eta ikuskizun ugari antolatu dituzte, hala nola, kontzertuak, dantza ikuskizuna, rokodromoa, kart zirkuitua, herri kirolak, puzgarriak, jolasak, gamer gela, joaldunak, bertsolariak, castellersak eta diskofesta.

 


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.