argia.eus
INPRIMATU
Korrikaren 7. etapa: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan barrena
  • Korrikaren 18. Edizioak aurrera darrai. Atzo Gasteizen bildutako jendetza atzean utzi ostean, Trebiñutik hasi dute gaurko etapa. Hiru herrialde zeharkatuko ditu gaur: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Azkoitiaraino iritsiko da lekukoa 7. etapa honetan.

ARGIA @argia 2013ko martxoaren 20a
Korrikaren 18. edizioa Gasteizetik igarotzen, atzo (argazkia: blogseitb.com)

Arabako Zuia herrira iritsi dira goizeko 9etan, eta handik Bizkaia bitartean dituzten 26 kilometroak zeharkatzen ari dira orain. Eguerdian sartuko dira Bizkaian, Ubidetik, herrialdeko herririk altuena. Handik Otxandio, Abadiño, Mañaria edota Durango zeharkatuko dituzte, besteak beste.

Arratsaldeko 18:30ak aldera iritsiko da Korrika Gipuzkoara, Eibarren sartuz. Azpeitia zeharkatu ostean, Azkoitira iritsiko da ilunabarrean, eta handik Bergarara jarraituko du biharko etapan.

Korrika 18k 1.373 km eginak zituen gaur goizeko 8:00etarako. Oraindik 1.214 km falta zaizkio Baionara iristeko.