argia.eus
INPRIMATU
Korrika 18, Bilbora bidean
  • Korrikaren gaurko etaparen gehiengoa Bizkaian zehar izango da. Hainbat herritatik igaro ostean, arratsaldeko 17:30etan espero da Bilbora iristea. Bertan lau ordu eta erdi egingo ditu, lekukoa hainbat talde eta erakunderen eskuetatik pasaz, eta Etxebarrira abiatuko da hurrena (Hego Uribe).

ARGIA @argia 2013ko martxoaren 21a
Korrika 18 Bergaratik igarotzen, gaur goizaldean (argazkia: goiena.net)

Atzean utzi ditu Korrikak dagoeneko Gipuzkoako herriak. Bergaran hasi dute gaurko etapa, eta Urretxu, Zumarraga, Legazpi, Oñati eta Arrasate igaro dituzte. Ordu honetan Bizkaian zehar ari dira, hala nola Zornotza, Larrabetzu, Txorierri edota Derio zeharkatuz.Araban ere sartu-irten bat egingo dute Bizkaiako hiriburura iritsi aurretik.

Bertan aipatzekoak dira bi kontu. Alde batetik, Athletic Clubek San Mames zaharraren inguruan egingo duela bere kilometroa, zelaiaren 100 urteurrena dela eta. Bestetik, EH 11 Kolore iniziatibak jatorri guztiak, kultura guztiak eta gure herriko identitate guztiak batuko ditu euskararen aldeko lasterketan “Gora aniztasuna!” oihukatuz, Moyua plazan zehar.