Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, datorren abenduaren 3an hainbat kontzertu egingo dira Gasteizko Mendizorrotza polikiroldegian. Jaialdian Kerobia, Gatibu, EH Sukarra, Hesian, Lain, Txapelpunk eta Trumbo taldeek hartuko dute. Emanaldiak arratsaldeko 17:00ak inguruan hasi eta hamabi ordu beranduago amaituko dira, goizeko bostak aldera.