Ez dakit zer gertatzen ari den Libian (inork ba al daki?), baina azken orduetan komunikabide askotan zabaltzen ari diren informazioek antza handia dute duela hogeitabat urte Errumaniaz zabaldu zirenekin.
Orduan Ceaucescu izan zen bota beharrekoa -1989an errejimen komunista guztiak jausi ostean zutunik eusten zion buruzagi komunista bakarra- eta fusilatuta amaitu zuen. Egun gutxian zabaldutako albisteek sarraskiak, erailketa masiboak zein era guztietako triskantzak nabarmendu zituzten: orotara 60.000 hildako baino gehiago. Gerora jakin zen hildakoak 700 inguru izan zirela, erdia Ceaucescuren aldekoak. Eta herri matxinatua baino areago, estatu kolpea egon zela istiluen atzetik.
Egun haietan Errumaniara iritsi zen France Presseko lehen kazetaria (Ricardo Uztarroz zuberotarra) harrituta agertu zen beranduago, komunikabideek esan zutenaren eta berak ikusi zuenaren arteko aldeaz mintzatzean (orduko gezurrari buruzko liburu argigarri bat: Un mensonge gross comme le siècle, Michel Castex).
Ez nator Gadafiren defentsan. Baina begira gazkijo didate antzekotasuunek; eta zuhur ibiltzeko gomendatu. Ez nator EGIN zena edo GARA kritikatzera ere. Nire inguruko komunikabideak dira nire ardura, eta horiek aukeratu ditut (begiratu arin batean, beste inguru batzuetako komunikabideek antzeko joera erakusten dutela iruditu zait). Ikusi, eta konparatu.
[Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Josu Amezaga, Sustatu]