IU

“Kongresua okupatu” deialdiarekin bat egin dute Sánchez Gordillok eta Gaspar Llamazaresek


2012ko abuztuaren 20an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Gizarte mugimendu "antineoliberal, antikapitalista eta demokratiko" bateko kide diren hainbat herritarrek ¡En pie! izeneko plataforma osatu dute.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gordillok La Sexta kateko "Al Rojo Vivo" programan adierazi du presionatzeko bada ondo deritzola gezurra esan duen Gobernua inguratzeari. Gaineratu du Rajoyren Gobernuak "legitimitate guztia" galdu duela, bere programa traizionatu duelako. "Rajoyk praktikan egin duena aurkeztu izan balu hauteskundeetan, oraintxe bertan ez zuen gehiengo absoluturik izango".

Bestalde, Gaspar Llamazaresek aditzera eman du irailaren 25ean "herritarrekin" izango dela "Kongresua okupatu" deialdiari laguntzeko. Gaineratu du, "logikoa" iruditzen zaiola egungo kondizioak ikusita herritarrak kalean mobilizatzea eta beraien eskubideak defendatzea. Llamazaresek gaineratu du plataformaren "errebindikazio askorekin" bat dagoela.

Gizarte mugimendu "antineoliberal, antikapitalista eta demokratiko" bateko kide diren hainbat herritarrek osatu dute ¡En pie! izeneko plataforma, "demokrazia parte-hartzaile baten" eta "oinarrizko eskubideen" alde lan egiteko asmoarekin. Ingurumari horretan, irailaren 25erako Espainiako Kongresua inguratzera deitu dituzte herritarrak, "Gobernuaren dimisioa eta prozesu konstituziogile bat abian jartzea" lortu arte.

“Kongresua okupatu” Facebookeko deialdian ehunka pertsona ari dira gehitzen egunero eta 37.000 erabiltzaileek baieztatu dute joango direla dagoeneko.


IU kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.