Koldo Mitxelenaren lan guztiak sarean

  • Koldo Mitxelenaren lan guztiak sarbide irekian jarri ditu Euskal Herriko Unibertsitateak. Edonoren eskura daude orain, PDF formatuan. Toki beretik paperean ere eros daitezke.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko otsailaren 15ean - 20:23
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lanak hemen aurkituko dituzu.

Koldo Mitxelena (Errenteria 1915 - Donostia, 1987) euskal hizkuntzalaritza moderno eta jasoaren gurasoa da. Bere lan nagusiak dira:

  • Apellidos vascos (1955)
  • Historia de la literatura vasca (1960)
  • Fonética histórica vasca (1961)
  • Lenguas y protolenguas (1963)
  • Textos arcaicos vascos (1964)
  • Sobre el pasado de la lengua vasca (1964)

Lan horiek zenbait bildumatan ere agertu ziren gero, eta horiek ere aurki daitezke EHUren biltegian. Euskararen antzinako formez egindako lana nabarmentzen da Mitxelenaren lanean, Fonética histórica vasca lanean batik bat. Orotariko Euskal Hiztegiaren oinarriak finkatu eta lehen urratsetan abiatu zuena izan zen halaber


Irakurri gehiago: Kultura
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.