Koldo Izagirrek uko egin dio Kritika Sariari


2007ko apirilaren 10a
Kolko Izagirre (Argazkia: Dani Blanco)

Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak Jon Alonsoren Erretzaileen eremua eta Koldo Izagirreren Rimmel lanak saritu ditu aurten, euskarazko narratibaren eta poesiaren alorreko Kritika Sariekin, hurrenez hurren. Koldo Izagirrek ordea, uko egin dio sariari. Idazlearen ustez, "Euskadi Saria bera baino mekanismo ilunagoz" antolatua dago Kritika Saria. Joan Alonsok ARGIAren Euskal Kulturaren Urtekarian idatzitako Euskadi Sariak artikuluak eta horrek sortutako mugimenduak ere bere erabakian eraginik izan duela azaldu du Izagirrek. Kritika Sariaren irabazleak ez du ez dirurik, ez garaikurrik, ez jakinarazpen ofizialik jasotzen.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Koldo Izagirre

Koldo Izagirre kanaletik interesatuko zaizu...
'Lardaska' sasikariaren egilearekin elkarrizketa
"Askapena hutsean politikoa balitz bezala kontenplatzen da herri honetan"

2016an zeresana eman du Lardaska argitalpenak: liburu formatuan publikatutako aldizkari autoeditatua nork idatzi duen ez da ezaguna, "Barbalot"-ek sinatuta dator, Koldo Izagirreren hitzaurre eta guzti. Ez dago esplikatu beharrik, berezitasun horiek direla-eta jakin-mina piztu duela euskal letren mundutxoan. Egilearen anonimotasunaren aldeko apustua errespetatuz, "nork" baino "zer" eta "nola" izan ditugu hizpide e-postaz egindako elkarrizketa honetan.


Gipuzkoa Zutik eslogan laborategian Koldo Izagirrerekin

“Helburua gure kalitatea saltzea da, konpetentziari aurre egin, merkatuaren erritmoa guk markatu. Funtsean, marka bat inposatu”. Publizista dela esango zenuke Koldo Izagirre dela jakingo ez bazenu. 17:30 inguru Donostiako Parte Zaharreko elkarte batean. 20-30 lagun Gipuzkoa Zutikek antolatutako “eslogan politikoak eta poetikoak” tailerrean elkartu dira, mugimenduaren hizkera berritzeko asmoz.


2015-08-06 | Mikel Asurmendi
Koldo Izagirre, gizonezko (elipsia) bat

Begitandua neukan (irakurri elipsia) bisita… egilearen estiloa apur bat ezagutzen baitut. Harenean –edo haren pertsonaien bait(h)an– gailetak edota bixkotxak izan eze, speculooak izan ditzakezu. Alabaina, bere literatura tasuna aldatu daiteke, bere pertsonaiak nola.


2015-05-19 | ARGIA
Koldo Izagirrek 'Lorea Gernika, andrazko bat' aurkeztuko du maiatzaren 27an

Lorea Gernika, andrazko bat liburua aurkeztuko du maiatzaren 27an Koldo Izagirrek.


Katalanera itzulitako euskal narratiba garaikidearen antologia aurkeztuko dute Bartzelonan

Pomes perdudes (Sagar galduak) liburua aurkeztuko dute ostegunean Bartzelonan. Katalanera itzuli den euskal ipuingintza garaikidearen antologia da. Tigre de Paper argitaletxeak argitaratu du eta Euskal Herriko gatazka politikoaren inguruan mamitutako ipuinak dira nagusi.


Salvador Puig Antich anarkistaren heriotza: bertsio ofiziala gezurtatu dute

Erregimen frankistak hildako azken presoetako bat izan zen Salvador Puig Antich anarkista kataluniarra eta oraindik argitu gabe daude haren exekuzioaren inguruko hari-mutur asko. Jordi Panyella kazetariak  Salvador Puig Antich, cas obert liburua plazaratu berri du, bertsio ofiziala ezeztatuz.


Lasa eta Zabala, poesiaren bidez oroituak Tolosan

Lasa eta Zabalaren erailketen 30. urteurrenaren harira, Kareak erre ez duena poesia emanaldia eskainiko dute hainbat sortzailek Tolosan, hilaren 11n.


2013-01-07 | Estitxu Eizagirre
Altzoko Haundia, txikien opera: Belarrientzat zorroztarribitxia

Koldo Izagirrek hitzak eta David Azurzak musika. Gure etxean sartu den lehen opera, belarriak zabaltzeko luxuzkoa. Dena gustu finez egina. Altzoko Haundiaren bizimodua bera abenturaz josia dago, eta Izagirrek bizimodu haren gogorra zorrotz azaltzen digu, umore gazi-gozoz eta beti xamurtasunez.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude