Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik poema liburua (Susa) Meanwhile take my hand izenburupean argitaratu zuen iaz Graywolf etxeak. Elizabeth Macklinek itzuli zuen ingelesera. Bada, liburu hori, 2007an inglesera itzuli eta AEBetan argitaratu den poema-liburu onenaren sarirako hautagai izendatu dute. AEBetako PEN Clubak urtero banatzen duen saria maiatzaren 19an jasoko du irabazleak, New Yorkeko Lincoln Certer aretoan egingo den ekitaldian.