Kiñu gaztetxeko epaiketa atzeratu dute, Guardetxearen aurkakoa sententziaren zain geratu da

  • Astearte goizean hasi dira Igorreko (Bizkaia) Kiñu eta Donostiako Urgulleko Guardetxea gaztetxeetako kideen aurkako epaiketak. Lehengoa negoziazioen ondorioz atzeratu egin da. Donostiakoa burutu da, eta Alde Zaharreko Gazte Asanbladak adierazi du "absoluzioa" espero dutela.

Elkartasuna adieraztera Durangoko epaitegiko atera da gerturatu da jendea goizean. KLAK Gazte Ahotsa

2026ko urtarrilaren 27an - 15:36
Azken eguneraketa: 17:04
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Guardetxeko auzipetuek eta eraikinaren jabe den Donostiako Udalak ez dute akordiorik sinatu, eta epaiaren zain geratu dira batzuk eta besteak. Saioaren ostean adierazpenak egin dituzte Alde Zaharreko Gazte Asanbladako bozeramaileek. “Argi geratu da ez dagoela auzipeturiko bi gazteak zigortzeko froga nahikorik. Hori dela eta, Fiskaltzak absoluzioa eskatu behar izan du”, azaldu dute. Hori dela auzipetuak errugabe jotzea espero dutela aiderazi dute. “Kasu horretan, ez litzateke kaleratze agindurik egongo”, gaineratu dute.

Bestelako bilakaera izan du Durangoko epaitegiko epaiketak. Hirurogei egunez bertan behera geratu da prozedura, eraikinaren jabeak, Sabadell bankuak, eta Kiñu gaztetxeko kideak, negoziatzen hasi direlako. Hala jakinarazi dute Kiñuko gaztetxeko kideek sare sozialen bitartez. Oharraren arabera, bi aldeak ados agertu dira epaiketa bertan behera uzteko, baina akordiorik iritsi ezean epai bidea berriro martxan jarriko litzateke.

AZGAko kideak Donostiako Epaitegian, astearte goizean Irutxulo / Beñat Parra

Gaztetxeak kanalean gehiago
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.