argia.eus
INPRIMATU
“Keinu hizkuntza ikastea ez da zaila; gogoa bakarrik behar da horretarako”
  • "Zeinu hizkuntza ez da unibertsala eta munduan zeinu hizkuntza ugari ditugu. Ez dute ahozko hizkuntzarekin zerikusirik, hau da, ez dira ahozko hizkuntzatan oinarritzen, izaera propioa dute. Nik erabiltzen dudan zeinu hizkuntza espainiarra da, nahiz eta guk geure dialekto propioa izan. Katalunian beren zeinu hizkuntza propioa dute Euskal Herrian ez bezala. (...) Komunitateen arteko zubiak eraiki behar dira, alde batetik zein bestetik. Entzuleok urrats asko eman behar ditugu oraindik, beti ere komunitate gorra errespetatuz. Nik hori guztia keinu gisa ikusten dut, hots, onarpena eta prestutasuna erakusten duten keinuak".

2011ko maiatzaren 05
Ainhoa Moiua.

Ainhoa Moiuak keinu hizkuntzan interpretatu du Zea Mays taldearen Negua joan da ta abestia.