ARGIA.eus

2022ko urtarrilaren 25a

Txaleko identifikatzailea, kazetarien kaleko lana baldintzatzeko neurria

  • Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioa (FAPE) kazetariak manifestazioetan identifikatzeko akordio bat negoiatzen ari da Espainiako Barne Ministerioarekin. Honen arabera, kazetariek zenbaki identifikatzailea duen txaleko zuria erabili beharko dute manifestazioetan lan egin ahal izateko.

Judith Perez @judyjudd
2014ko abuztuaren 13a
Prentsa txaleko zurien erabilpena derrigortu nahi dute manifestazioetan (argazkia: bolsamania.com)

Elsa Gonzalez Federazioaren presidenteak Diagonal egunkariari adierazi dio akordioak “elkarteko kide diren kazetarien lana errazteko helburua” duela. Manifestazioetan argazkiak atera eta bideoak grabatzen dituzten pertsonak gero eta gehiago direla eta horrek kazetaritzaren prekarizazioa dakarrela salatu du.

Prentsa txalekoen erabilpena ez da derrigorrezkoa, baina Pedro Gómez Kazetarien Sindikatuen Federazioko (FeSP) kideak salatu du informatzaileen arteko bereizketak FAPEren kide ez diren kazetariak kaltetu ditzakela: “Txalekoen erabilpena benetan hautazkoa izango balitz ez ginateke kezkatuko. Baina txalekoa ez eramateagatik zailtasunak jartzen ari dira, eta hori larritzekoa da”. FAPE elkarte pribatua dela gogoratu du.

Informatzaile independenteek ere gogor kritikatu dute Barne Ministerioak eta FAPEk negoziatutako bereizgarria. Alicia Armesto bideokazetariak federazioa “bere pribilegioak mantentzeko borrokatzen duen klub pribatua” dela salatu du. “Txaleko edo txalekorik gabe, hedabide konbentzional baten informatzailea ez izateak poliziaren jomuga bihurtzen zaitu. Txalekoak ez ditu poliziaren akatsak zuzenduko”, adierazi du Susana Sanz streamerak.

FAPEren ustez, unibertsitate titulazioa eskatzen duen prentsa profesionalaren estatutu bat sortzea beharrezkoa da. FeSPek, bere partetik, hedabide eta komunikatzaile alternatiboak ere kontuan hartzen dituen komunikazio lege zabalago bat aldarrikatzen du.

Kanal honetan artxibatua: Kazetaritza

Kazetaritza kanaletik interesatuko zaizu...
AEBek droneekin milaka zibil hil dituztela frogatu dute beren dokumentu ezkutuek

Gudarako droneen teknologian milioika dolarreko inbertsioak egin ostean, “historiako aire kanpaina zehatzena” iragarri zuen AEBetako presidente Barack Obamak. 2014tik gaur arte Pentagonoak bildutako dokumentuak aztertzen bost urte igaro ostean, ordea, ez zela hala... [+]


Mundua Txillardegiren begien bitartez

Ostegun honetan aurkeztuko dute Jose Luis Alvarez Txillardegi-k prentsan argitaratutako kronikak biltzen dituen liburua. Donostiako idazle eta pentsalaria hil zenetik hamar urte bete dira aurten eta efemeridearekin bat eginez, haren ibilbidea hobeto ezagutzeko bidea izango da... [+]


2022-01-05 | Euskal Irratiak
“Euskal zaleek, Euskaltel identifikatu zuten Euskal Selekzioa bailitzan”

Frantziako Tourra frantziar, espainiar eta euskal prentsan, 1903tik 2013ra bitartean, kazetaritza eta nazio identitatea izenburupean doktore tesia plazaratu dute Patxi Xabier Fernandez doktoregaiak eta Iñaki Zabaleta zuzendariak Euskal Herriko Unibertsitatearen... [+]


Erredakzioa
Gazteek ARGIA, ARGIAk gazteak

Praktikaldiak ematen du elkar ezagutzeko aukera ere. Etorkizuneko kazetariek ofizioan lehen pausoak emateko aukera da, hedabideak eta euren lan egiteko moduak nolakoak diren ikusteko aukera, baita komunikabideek belaunaldi berriak ezagutzeko era ere. Leire Artola hernaniarra da... [+]


2021-12-14 | Beñat Espil
Gora Allande gudaria!

Nihau bürüari izigarriko desafio bat ezarri diot: Allande Sokarros, ekialdeko Etxebartar seme eta Iparreko anaiaren bizia, horrialde bakar batean llabürbiltzea... Desafio izigarria Allanderen bizia ez beita izan lasaiezko ibai lüze bat. Bena halerik ere... [+]


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude