argia.eus
INPRIMATU
Kazetari espainiar batek Mertxe Aizpurua iraindu du Espainiako Kongresuan
  • “Putakume”, esan du Javier Negre eskuin muturreko kazetariak Kongresuko prentsa aretoan, Aizpuruak, egin ohi duen moduan, bere galderari ez diola erantzungo azaldu eta aretotik irteten ari zela.

ARGIA @argia 2022ko maiatzaren 25a
Mertxe Aizpurua, irainak jaso aurretik. Irudia: youtube

Egin ohi duen moduan, asteartean Espainiako Kongresuan emandako prentsaurrekoan eskuin muturreko zenbait kazetariren galderak ez erantzutea erabaki zuen EH Bilduko bozeramaile Mertxe Aizpuruak. Javier Negreren aurretik eskuin muturreko kazetari batek egin zion galdera Aizpuruari. "Eskerrik asko, baina badakizu ez diedala zure galderei erantzungo", esan zion Aizpuruak. “Badakizu kazetarioi betoa jarri, askatasuna mugatu, bahitu eta tiroak emateko garaia aspaldi pasa zela, ez da ala?”, erantzun zion kazetariak. Jarraian Negrek zuzendu zion beste galdera bat, Aizpuruak erantzun berbera eman zion, eta aretotik irteten hasi zen. Orduan esan zuen Negrek, “Zergatik ez diguzu erantzuten? Hau izugarria da! A ze putakumea!”

Hemen bideoa ikusgai, euskarazko azpitituluekin:
 

Elkartasuna Aizpuruari

Jasandako tratua salatu eta elkartasuna adierazi diote Aizpuruari hainbat politikarik, esaterako Podemoseko Jaume Asens eta Pablo Echeniquek, edo EH Bilduko Oihana Etxebarrieta eta Maddalen Iriartek. Aizpuruak Twiterren eskertu du babesa: “Ultraeskuin mediatikoari ez erantzuten jarraituko dut. Ultraeskuinaren irain eta erasoek ez gaituzte geldituko. Egin irri, irabaztera goaz!”