Independentzia erreferenduma irailerako eta estatu egiturak ekainerako iragarri ditu Generalitateak

  • Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak bere asmoak iragarri ditu: "Erreferenduma edo erreferenduma". 2017ko udazkenean egiteko asmoa duela publiko egin du. "Akordioa bilatzen jarraituko dugu, baina legegintzaldiaren amaieran kalera ateratzeko prest izango gara independentzia aldarrikatu baino lehen". Adierazi du aurrera jarraitzeko aurrekontuak onartu behar direla, CUP alderdiari mezua bidaliz.

     


2016ko irailaren 28an - 17:31

Erreferendumera iristeko bide-orriarekin jarraitzeko asmoa adierazi du, eta 2017ko ekainaren amaierarako estatu egiturak eta Espainiako Estatuarekin deskonektatzeko legeak onartuko dituztela.

Bere hitzartzearekin amaitu da gaurko saioa, eta bihar beste talde parlamentarioen txanda izango da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude