Espainiako gobernuaren eskaerei erantzunez, mozioa berehala indargabetu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak.
Astearte goizean onartu dute Kataluniako Legebiltzarrean CUPek aurkezturiko mozioa, “autodeterminazio eskubidea erabili eta Kataluniako herriaren nahia errespetatzeko asmoa” adierazten zuena. Espainiako gobernuaren eskaerari jarraiki, berehala esku hartu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, mozioa indargabetuz.
CUP, ERC eta JxCk autodeterminazio eskubidearen alde eman dute bozka, eta Catalunya en Comu abstenitu egin da.
Ebazpenak barne biltzen zituen beste eskariei dagokienez, aldiz, aurka agertu dira ordea bai JxC zein ERC; azken alderdi honetako hiru kide abstenitu egin dira. Eskaera horiek ondokoak ziren: istiluen aurkako mossoen taldeak desegitea, baita Espainiako Polizia eta armada Kataluniatik kanporatzea ere; Generalitateko Barne ministro Miquel Buch kaleratzea, mossoek azken asteetan jazotako istiluetan izandako esku hartze motagatik; eta atxilotuentzako amnistia.