Kataluniako erreferenduma babesteko manifestazioa deitu du Gure Esku Dagok

  • Manifestazioa deitu du Gure Esku Dago mugimenduak irailaren 16rako Bilbon, asteazkenean egindako prentsaurrekoan jakitera eman dutenez. Beren hitzetan, "katalanen ahaleginak merezi du une honetan euskal herritarron babesa, bultzada eta beroa; orain, inoiz baino gehiago".

Irailaren 16rako deialdia egin dute Gure Esku Dago-ko kideek.

2017ko uztailaren 26an - 11:40

Urriaren 1ean egitekoak diren erreferenduma indartu nahi izan du GEDk. Kataluniako herritarren gehiengoaren borondateari "begirunea eta errespetua" adieraziko diete.

Prentsaurrekoan irakurri duten testua osorik irakurgai azpian.

Kataluniak abagune historikoa bizi du. Gehiengo zabalez, etorkizuneko estatus politikoa erreferendum baten bidez erabaki nahi du datorren urriaren 1ean. Demokraziarekin eta erabakitzeko eskubidearekin konpromisoa duen edonor ezin da ezer esan gabe gelditu Kataluniako egoeraren aurrean. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea daude jokoan. Biak babesteko unea da.

Horregatik, Gure Esku Dagok demokrazian eta erabakitzeko eskubidearen defentsan oinarritzen den ekimen bat abiatu du. Urriaren 1eko erreferendumari babesa ematea da ekimenaren helburua. Izan ere, erreferendum hori Kataluniako herritarren borondate demokratikoaren ondorio da.

Une historiko honetan, Kataluniako herriarekiko elkartasun nahia euskal herritarren artean nagusi delakoan, manifestazio jendetsu bat antolatzea da Gure Esku Dagoren asmoa. Manifestazioa irailaren 16an egitea aurreikusi da, Bilbon. Mobilizazioa herritarra, anitza eta bateratzailea izango da, eta erabakitzeko eskubidearen alde dauden sektore guztiak barnebiltzeko borondatea du. Kataluniako egoera hurbiletik jarraituko dugu datozen asteotan eta, irailaren hasieran emango ditugu xehetasun gehiago, unean uneko testuinguruaren baitan.

Uste dugu katalanen ahaleginak merezi duela une honetan euskal herritarron babesa, bultzada eta beroa; orain, inoiz baino gehiago. Erreferendumak posible izan behar du. Gure babesak balio behar du zigor bidea eta neurri errepresiboak alde batera geldi daitezen. Auzi politikoetan ez dute tokirik.

Irailaren 16an Bilbon begirunea eta errespetua adieraziko diogu Kataluniako herritarren gehiengoaren borondateari; hau da, herritarrek etorkizuna erreferendum baten bidez erabakitzeari. Erabakitzeko bozkatzea demokrazia baita. Demokrazia besterik ez. Gaur ere gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Kataluniako herritarrei. Ez zaudete bakarrik. No esteu sols. Estem amb vosaltres.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


2022-09-14 | ARGIA
Espainiako Defentsa Ministerioa harrapatu dute Kataluniako erreferendumaren Wikipediako erreferentzia bat moldatzen

Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]


2022-08-31 | ARGIA
Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022-05-25 | ARGIA
Kataluniako presoen indultuak berrikusiko ditu Espainiako Epaitegi Gorenak

Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.


Eguneraketa berriak daude