argia.eus
INPRIMATU
Kataluniako erreferendumaren aurka poliziak izandako jokabideaz azalpenak emango ditu Zoidok
  • Urtarrilaren 18an egingo du agerraldia Espainiako Barne ministroak Senatuan. PSOEk eta EH Bilduk egindako eskaerei erantzunez, bere borondatez egingo du agerraldia.  

Andoni Mikelarena @andonimik 2018ko urtarrilaren 03a
Arg: EFE

Abenduaren 30ean eman zuen amaitutzat “Koperniko” operazioa Espainiako Barne ministroak. Irailean hasi eta hiru hilabete baino gehiago luzatu da operazioa. Urriaren 1ean izandako karga polizialez hitz egingo du Zoidok Senatuan, baita Katalunian egon diren polizien egoeraz ere.

6.000 bat polizia iritsi ziren Kataluniara irailean Espainiako Estatuko bazter guztietatik. Independentziari buruzko erreferenduma ez egitea zuten helburua. Horretarako 52 eraso, 1.066 zauritu eta begia galdu duen herritar bat eragin dituzte.

Urtarrilaren 18an emango ditu operazio horren inguruko xehetasunak Espainiako Senatuan Zoidok. Alderdi Sozialistak eta EH Bilduko Jon Iñarrituk eskatu zuten ministroaren agerraldia. Azkenean Espainiako Gobernuaren eskariz emango ditu azalpenak Zoidok Madrilgo ganberan.