Kataluniako Ekonomia Sozial Eraldatzailearen manifestuari atxikimendua

  • Kataluniako Ekonomia Sozial Eraldatzaileko erakundeetako kide eta kooperatibistek manifestua kaleratu dute datorren urriaren 1erako deitutako autodeterminazio erreferendumaren harira. OlatuKoopeko kideok gure babes eta elkartasun interkooperatibista adierazi nahi diegu, eta manifestuarekin bat egiten dugula jakinarazi.

OlatuKoop sarea
2017ko irailaren 07a

Gure bizitza proiektuetan egunero lantzen ditugun demokrazia eta burujabetza printzipioekin bat egiten duen aurrerapauso kolektiboa egitera doaz Katalunian, eta emantzipaziorako bide horretan ondoan izango gaituzte. Ekonomia Sozial Eraldatzaileak aukera paregabea du Katalunian herritarrek sortutako errepublikan potentzial eta aukera eraldatzaile guztia erakusteko. Horregatik, atxikimenduaz gain, OlatuKoop eta Euskal Herriko Ekonomia Sozial Eraldatzaileko kolektibo eta kooperatibisten ezagutza, baliabide eta elkartasuna eskainiko ditugu, beharrezkoa dutenean elkarlanean aritzeko.

Azkenik, dei egiten diogu Euskal Herriko mugimendu kooperatibista osoari eta kooperatibista guztiei, manifestuaren aldeko atxikimendua publikoki adierazi, zabaltzen lagundu eta baliabide propioekin elkartasuna ematera.

 

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen manifestua, erreferendumaren eta independentziaren alde

Kataluniako Gobernuak datorren urriaren 1erako deitutako autodeterminazio erreferendumaren harira, eta Espainiako Estatuak berau ekiditeko behin eta berriz egindako saiakeren aurrean, manifestu hau sinatzen dugunok, guztiok kooperatiba eta Ekonomia Sozial Eraldatzaileko erakundeetako partaideak, honako hau adierazi nahi dugu:

1- Urriaren 1eko erreferendumaren alde gaude, diferentzia politikoak, debekuen gainetik, demokratikoki konpontzen direlako, bozka bidez; guk geuk gure entitateak demokratikoki kudeatzen ditugun moduan, edota gure taldeen baitan gerta daitezkeen gatazkak konpontzen ditugun moduan.

2- Sinatzaileok ideologia, hizkuntza, kultura eta sentimendu identitario ezberdinetakoak gara eta, Katalunia eta Espainiako Estatuaren arteko harremanari dagokionez, oztoporik gabeko egoeran bageunde, ziur aski aukera anitzak hautatuko genituzke; harreman federalei eustea hautatuko lukete batzuk, harreman konfederalaren alde egingo lukete beste batzuk, hirugarren batzuk independentziaren aldeko apustua egingo lukete, baita Herrialde Katalaneko gainerako lurraldeekin konfederazioa aldarrikatu ere beste batzuk. Hala eta guztiz ere, egungo egoeraren aurrean, gero eta autoritario, ustel, atzerakoi eta zentralistago jokatzen duen Espainiako Estatuaren aurrean, gure ustez, Kataluniaren independentzia da, hots, Katalunia estatu independente errepublikanoa bilakatzea da herrialde honetako herri-sektoreentzat, baita Espainiako Estatukoentzat ere, aukerarik onena.

3- Anitzak dira, zalantzarik gabe, gutako bakoitzak independentziaren alde egiteko arrazoiak; hala ere, Ekonomia Sozial Eraldatzaileari lotutako pertsonak izanik, gure entitateen berezko balioen oinarri diren lau arrazoi orokor partekatzen ditugu: demokrazia, konpromiso soziala, ahalduntze kolektiboa eta eraldaketa soziala.

4- Errepublika Katalan independentea sortzen badugu, demokrazian sakonduko dugu, frankismoaren oinordeko dugun estatu autoritarioaren soka moztu eta erregearen menpeko izatetik errepublika bateko herritar izatera pasako baikara. Guztion parte-hartzeari esker, herrialde duinagoa eraiki eta 1978ko Espainiako konstituzioa baino konstituzio justuagoa, sozialagoa eta demokratikoagoa osatzeko aukera izango dugu.

5- Errepublika Katalan independentea sortzen badugu, gehiengoaren bizi-baldintzak hobetuko ditugu, zerga-espoliazio sistematikoarekin amaitu eta baliabide gehiago izango dituelako Kataluniak, pobrezia eta desberdintasun sozialari irmotasunez aurre egiteko. Kontuan hartu behar dugu politika horiek erakunde zein kaleko indar-korrelazio aurrerakoiagoaren ondotik etorriko direla, Espainiako Estatuan, bere osotasunean hartuta, dagoen indar-korrelazioarekin alderatzen badugu.

6- Errepublika Katalan independentea sortzen badugu, ahalduntze kolektiboaren prozesuari emango diogu bide, joko-arau zaharrak berriz definitzeko aukera zabalduko da, ordena politiko, sozial, kultural edo ekonomikoari dagokienez. Ekonomia Sozial Eraldatzaileak aukera horretaz baliatzen jakin behar du, herrialde ekonomiko eta sozial berri justuagoa, demokratikoagoa eta jasangarriagoa eraikitze horretan eragile garrantzitsu bilakatu behar da.

7- Errepublika Katalan independentea sortzen badugu, sozialki desberdintasunak areagotzen dituen, politikoki ustela den, ekonomikoki predatzailea den eta patriarkatuak harrapatua duen sistemari aurre egiteko aukera izango dugu. Herritarren beharrizanetatik abiatuta eraldatu nahi dugu sistema. Hori dela eta, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen ikuspegitik, herritar guztien eskubideak errespetatuko dituen Errepublika Katalan independentea diseinatzen eta berau errealitate egiteko erabakiko diren politikak osatzen parte hartu nahi dugu.

8- Hori guztia dela eta, urriaren 1ean bozkatzeko eskubidea defendatzera animatzen ditugu herritarrak, egun Espainiako Gobernuak mehatxupean duen eskubidea defendatzera. Eta Nahi al duzu Katalunia estatu independente bilakatzea? galderari BAI erantzutea proposatzen dugu, guk egingo dugun moduan.

9- Azkenik, eta bakoitzak ahal duen heinean, erreferenduma deitu eta antolatzeagatik errepresaliak paira ditzaketen pertsonei gure babesa emateko konpromisoa hartzen dugu.

Bartzelonan, 2017ko irailean

[*] Kataluniako Ekonomia Sozial Eraldatzaileko hainbat agenteek publiko egin eta zabaldu duten manifestua. Aula d’idiomes proiektu kooperatiboak euskarara itzulia.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Kataluniako erreferenduma  |  Ekonomia soziala

Kataluniako erreferenduma kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-08 | Santi LeonÚ
GAIZKI ERRANKA
Ortzirale beltzak

Urriak 1: Kataluniako erreferendumaren urteurrenean, Espainiako telebistak zehaztu digu zenbat enpresak egin duten alde prozesua martxan jarri zenetik (ez digu erran, ordea, denboraldi berean baten bat finkatu ote den). Kontuak, bistan da, gutienez bi irakurketa ditu: zeinen kaltegarria izan den eta den independentismoa ekonomiarako, edo zeinen lotsagabe saiatu den botere ekonomikoa jendearen erabaki politikoak baldintzatzen.


2018-10-01 | ARGIA
Urriaren 1aren urteurrena
Erreferendumaren memoriak eta Errepublikaren aldarrikapenak kaleak hartu ditu Katalunian

Errepide mozketekin eta botere ekonomikoaren egoitzen kontrako ekintzekin hasi dute erreferendumaren urteurren eguna.


Urriaren 1a
Urtebete geroago dena zabalik

Urtebete joan da Txarangok “ho tindrem tot i es parlarà de vida” [dena izango dugu eta bizitzaz hitz egingo da] leloarekin erreferendum-kanpaina alaitu zuenetik. Une gogoangarri asko baina aurrerabide gutxi ikusi ditugu joan den 365 egunean: ANC eta Òmnium-eko presidenteen espetxeratzea, erreferenduma, poliziaren bortizkeria, baiezkoaren garaipen borobila, gerra zibilaz geroztiko grebarik handiena, independentzia-aldarrikapen zapuztua, “dena prest zeukaten”... [+]


2018-09-30 | Saioa Baleztena
Alejandra Rayas
"Mobilizazio baketsuaren sendotasuna da Kataluniaren itxaropena"

Barcelonetako Mediterrània eskolako erasoetan Espainiako Poliziak zauritu izanagatik gogoratzen du batek baino gehiagok Alejandra Rayas (Queretaro, Mexiko, 1970). Urriaren 1eko lehen urteurrena betetzear dela, eta, kolpatu zuen guardia zibilaren aurkako epaiketarekin zer gertatuko den jakiteko “adi” dagoen bitartean elkarrizketatu dugu.


2018-09-30 | Saioa Baleztena
Jordi Pesarrodona
"Eraso faxistak eteteko gai izango da Kataluniako mugimendu baketsua"

Irailaren 20an Espainiako Poliziak Generalitatearen Herrizaintza Sailean egindako miaketak salatu asmoz sudur gorria jantzi zuen guardia zibilen aurrean Jordi Pesarrodonak (1960). Pailazoa eta Sant Joan de Vilatorradako kultura zinegotzia (ERC) da. Urriaren 1ean, bere herriko eskolan erresistentzia egiteagatik auzipetu zuten. Lau delitu egotzi zizkioten: desobedientzia, autoritatearen kontrako erresistentzia larria, lidergo iskanbilatsua eta gorrotoa sustatzea.


2018-09-27 | ARGIA
Puigdemontek bideoz hartuko du parte Gure Esku Dagok larunbaterako antolatu duen ekitaldian

“Espainiako estatuaren errepresioa salatuz, urriaren 1aren izaera demokratiko, baketsu eta eredugarria” gogoratuko dute irailaren 29an Gernikan. Gure Esku Dagoko bozeramaile Angel Oiarbidek azaldutakoaren arabera, hainbat ordezkari politiko eta kulturalek hartuko dute parte ekitaldian, tartean, bideo bidez, Carles Puigdemontek.


Urriaren 1erako ikasleek greba deialdia dute Katalunian

Urriaren 1 Plataforma sortu dute, halaber, eta Urriaren 1 plataformak sortutako webgunearen bidez ekintza guztien berri emango dute.


2018-09-20 | ARGIA
Botere Judizialeko epaileen gorroto mezuak independentisten kontra: "kolpistak", "naziak"...

Espainiako Botere Judizialean urriaren 1eko erreferendumaren aurretik eta ondoren epaileek txat bidez idatziriko mezu pribatuak argitaratu dituzte El Món eta El Diario.es egunkariek. Filtrazioak berehalako erreakzioa eragin du Katalunian, erantzukizun eske.


Epaile batek Espainiako hiru polizia deitu ditu deklaratzera U-1eko jokaeragatik

Bartzelonako 7.epaitegiak Pau Claris eskolako jokabideak aztertuko ditu. Deklaratzera deitu duten bat Mediterrània eskolako gertakariengatik ere ikertua izaten ari da.


Puigdemont eta gobernukideen aurkako euroagindua atzera bota du Llarena epaileak

Puigdemont eta bere gobernukideen euroaginduak atzera bota ditu, baina espetxean daudenei ez die baldintzapeko askatasuna eman.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude