Kartelak jartzea eta margoketak egitea gogorrago zigortu nahi du Gasteizko Udalak

  • "Bandalismoari" eta "gizatasun" faltari aurre egitea aitzakiatzat hartuta, espazio publikoari buruzko araudia zorroztuko du ordenantza berri baten bidez, eta aldarrikapenak egiteko ekintzak ere jarri ditu jopuntuan.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko uztailaren 9an - 07:00
blogs.vitoria-gasteiz.org
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Espazio publikoa errespetatu edo ordaindu egin behar da", izan dira Gasteizko alkate Maider Etxeberriaren (PSE-EE) hitzak, esku artean daukaten ordenantza berriaren inguruan hitz egitean. Kaleetako "bandalismoari" eta "gizatasun" faltari erantzuteko asmoa duela argudiatuta, gaur egun hainbat ordenantzatan bereizita dauden neurri batzuk elkartu eta aurreikusitako zigorrak berrikusiko ditu udalaren araudi berriak, eta arau-urraketatzat hartuko diren gertaera gehiago ere seinalatu ditu, gainera.

Baina, bilgarri horren azpian, udalak irmotasun handiagoz jazarri nahi du kaleetan aldarriak plazaratzea: esaterako, zigortzeko moduko ekintzen barruan sartu du margoketak egitea eta kartelak baimen ofizialik gabe jartzea. Bestalde, zaku berean sartu du espazio publikoan pixa egitea, animalien kaka ez jasotzea, hondakinak legez kontra isurtzea, edukiontziak erretzea eta beste.

Hainbat hedabidek azaldu dute Gasteizko Udalak kontsulta publiko bat irekiko duela ordenantza berriari buruzko proposamenak eta iruzkinak jasotzeko, eta "gizatasun faltari" aurre egiteko "udal-aliantza" bat aldarrikatu du alkateak, propaganda politikoa egiteko ekintzak ere "gizatasun faltari" lotuz.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.