argia.eus
INPRIMATU
Kargu publikoen eta enpresen arteko bateraezintasuna bermatzeko proposamena aurkeztu du PSE-EEk
  • PSE-EEk lege-proposamena aurkeztu du EAEko Legebiltzarrean,  ordezkari publikoek kargua utzi ondorengo bi urteetan ez dezaten inolako zerbitzurik eskaini, ezta lan-harremanik edo merkataritza-harremanik eduki ere, karguan egon diren bitartean euren lanarekin zerikusia izan duten enpresa, elkarte edo erakundeekin.

ARGIA @argia 2013ko urtarrilaren 24a
Idoia Mendia eta Jose Antonio Pastor.

Atzo aurkeztu zuten proposamena Idoia Mendiak eta José Antonio Pastorrek, El Paísek jaso duenez. Bigarrenaren esanetan, “ustelkeriari zirrikituak ixtea” da lege-proposamenaren helburua, nahiz eta bi urteko debeku horri hainbat salbuespen gehitu dizkioten.

Bestalde, lege proposamenak Interes Gatazken bulegoa sortzea proposatzen du, baita Ondasun eta Ondarezko Eskubideen Erregistroa sortzea ere. Eta bateraezintasunen bat gertatuz gero, isunak jartzeko aukera ere kontuan hartzen du. Onartzekotan, Eusko Jaurlaritzako langileei eragingo lieke, baita haren mendeko erakundeei ere.