Hazte Oir elkarte espainiar ultrakatolikoak mezu transfoboak sustatzeko autobus bat jarri du martxan. Espainiako Estatuko zenbait lekutan izan da eta asteburuan iritsiko da Euskal Herrira.
Martxoaren 5ean eta 6an Iruñean izango da, 7an eta 8an Donostian, 9an Bilbon, 10ean Bilbon eta Getxon eta hilaren 11n eta 12an Gasteizen.
"Mutilek zakila dute. Neskek bulba dute. Ez zaitzatela engaina" irakurtzen da kanpainarako erabili duten mezuan, duela gutxi Chrysallis elkarteak egindako kanpainari erantzunez nolabait.
Donostiatik ez dadila pasa eskatu du Irabazik
Donostiako Irabazik Eneko Goia alkateari (EAJ) eskatu dio autobus transfoboa ez dadila hiritik pasa. Ezkerreko koalizioaren iritziz, "onartezina da ezarri zaien sexuarekin identifikatzen ez diren pertsonak ez onartzea". Hazte Oir elkartearen kanpainak giza eskubideak urratzen dituela uste du Irabazik, eta horregatik eskatu dio beharrezko neurriak har ditzala Donostiatik pasatzea eragozteko.
Ser irrati kateak jaso duenez, Goiak zera erantzun du eskaeraren aurrean: "Alkatea naiz, baina ez jainkoa".
Nolanahi, alkateak adierazi du ez datozela bat Hazte Oir elkarteak defendatzen duenarekin. Udalaren ikuspegia bestelakoa dela azaldu du.
Sare Antifaxistak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako alkateei eskatu die eragotzi dezatela "aniztasun sexuala errespetatzen ez duen" autobusaren zirkulazioa. Kolektibo horrek gogora ekarri du Hazte Oir elkartea lotuta dagoela El Yunque elkarte neofaxistarekin.
Madrilen ordu gutxian milaka sinadura aurka
Change.org plataformaren bidez sinadurak biltzen ari dira kanpaina transfoboa erretira dezaten eskatuz. Astearte eguerdirako 48.000 sinadura baino gehiago lortu ditu ekimenak.
Neurri arrazista berri bat hartu du Danimarkako gobernu sozialdemokratak: hurrengo hamar urteetarako, auzoetan %30eko muga jarri nahi du biztanleria "ez mendebaldarrarentzat". Azken urteetan, beste hamaika neurri arrazista ezarri dituzte herrialdean.
LABeko Idazkaritza Antirrazistako arduradun Josefina Txefi Rocok eta zenbait afiliatu migratzailek azaldu dute nola sindikatuak helburu duen langile migratuen eta/edo arrazializatuen eskubideak eta antolaketa kolektiboa defendatzeko tresna baliagarriak eraikitzea.
Bilboko Deustuko Erriberako Janari Saskiak, Atxuri Harrerak, SOS Arrazakeria Bizkaia eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteek hamairu etxegabe migratzaile izateagatik Poliziak "gaizkile gisa" tratatu dituela salatu dute, astelehenean egindako elkarretaratzean.
SOS Arrazakeriak protesta egin du Hauteskunde Batzorde probintzialaren aurrean, Nafarroan bozkatzeko eskubidea aitorturik ez duten herritar guztien boto eskubidea eskatzeko. Diotenez, 60.000 pertsona inguruk ezingo dute bozkatu maiatzaren 28ko hauteskundeetan, eta... [+]
Duela mende bateko esperimentua errepikatu dute Euskal Herriko ikastetxe batean, 7-8 urteko haurrei panpina zuria eta panpina beltza aurrean jarrita, eta emaitzek garbi utzi dute: zuriari ezaugarri positiboak egotzi dizkiote, beltzari negatiboak (behean bideoa). “Umeak... [+]