Kanpaina onenaren Argia Saria: Aroztegiko Elkartasun Komitea

  • Kanpainaren Argia Saria Aroztegiko Elkartasun Komiteak jaso du, elkartasuna eta salaketa mimoz, eraginkortasunez eta kemenez antolatzeagatik. Saria Elurre Iriartek eta Maitane Maritorenak jaso dute.

Ezkerretik eskuinera, Maitane Maritorena eta Elurre Iriarte. Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA

2026ko urtarrilaren 30ean - 16:28
Azken eguneraketa: 21:52
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Honengatik saritu du ARGIAk Aroztegiko Elkartasun Komitea:

"Iragan uztailean Aroztegiko epaiketaren epaia iritsi zenean, Baztanen askok adierazi zuen 'epaiak argi-ilun anitz' zituela, eta hala zen. Baina gaude, orain arte behintzat, auzian argiak gailendu zaizkiela itzalei. Aroztegiko proiektua oraingoz geldi dago eta haren aurka egiteagatik epaitu zituzten zazpi lagunak libre; desobedientzia zibila praktikan jartzeagatik isunekin, baina libre.

Eta emaitza horretan garrantzitsua izan zen auzipetuei sostengua emateko antolatutako ekimen zabala. Horrela hobeto ulertu daitezke hilabeteetan salaketa eta elkartasuna Baztango txoko guztietara hedatzea, maiatzean milaka herritarrek Iruñeko kaleak hartzea, edota ekainean Nafarroako Justizia Jauregiaren aurrean bost egunez duintasuna barreiatzen aritze hura.

Boterearen eta diruaren babesa izan du Aroztegiko proiektu suntsitzaileak. Beste muturrean, karpa xume baina indartsu baten fereka norainokoa izan daitekeen ondo dakite auzian epaituak izan ziren zazpi lagunek".

Elurre Iriartek dio merezi izan duela Aroztegiko Elkartasun Komitearen borrokak: “Sinetsi behar duzu egin behar duzun horretan, eta sari batek hori indartzen du, sinesmena ematen dizu egiten ari zaren horretan”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.