Eskuineko abertzaleak barne dituen Kanbo Elkartu zerrendak bildu ditu boz gehien Kanbon (Lapurdi); bozen %39,55 bildu ditu.
Bigarren lotu da oraingo auzapez Christian Deveze, eta azkenik, EH Baik babestutako Argitxu Hiriart-Urrutiren zerrenda. Beraz, bigarren itzuliko bozei begira aliantzek garrantzi handia izango dute. Etxelekuk 1.266 boto lortu ditu –%39,55– ; Devezek 1.120 –%34,99– eta Hiriarte-Urrutyk 814 –%25,46–.