Kanaldude telebistak jauzi kualitatiboa eman dezake laguntza publiko berri bati esker

  • Garrantzitsua da Kanaldude kateak Akitania Berriko eskualdearekin sinatu duen akordioa: 243.000 euroko laguntza jasoko du urtean, hiru urtez, eta egunero zuzeneko saio bat izango du, errepikatuko diren programekin.


2017ko urriaren 26an - 09:55
Herritik sortutako telebista da (Argazkia: @kanaldude)

Ximun Carrere zuzendariak Ipar Euskal Herriko Hitzari adierazi dionez,  laguntza handia da eta garapen bideez hausnartzera eramango ditu: “Gogoeta eramaten dugu gure taldean, jadanik handitu da eta handituko da”.

Orain arte bidelagun izandako laguntzaileak ez dituzte albo batera utzi nahi: “Bilkura bat antolatuko dugu laguntzaile guztiekin ikusteko nola segitzen dugun, eta atxikitzeko telebista parte-hartzailearen izaera”. Horretarako, ikus-entzunezko ekonomia garatzeko konpromisoa hartu du herri telebistak. Kanaldude erdigunean kokatuz, hego Euskal Herriko sortzaileekin ere elkarlanean hasteko prest daude “elkarrekin mugaz gaindiko xedeak garatzeko”.

Laguntza bera jaso dute TV7 telebistak, Ozitaniako Telebistak edo NAQTV 3 telebistak. Azken honek hiru urteko hauspoa eman dio Baionako Euskal Herri lekuko albistegiari.

Harpidetza sistema bat jarriko dute martxan, Kanalduderen edukia telebistan ikusi ahal izateko internet bidez posible ez den guneetan. Gainera, kanaldude.tv webgunean jarriko dituzte eduki guztiak.

2012. urtean Telebistako ARGIA saria jaso zuen Kanaldudek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Telebista
Lodiek ez dute lekurik film eta telesailetan

Nahiz eta herritarren erdia baino gehiago "normopisua" delakotik gora egon, film eta telesailetako pertsonaien %3,3ak baino ez ditu gorputz horiek ordezkatzen. Apenas dagoen pertsonaia gizenik, eta dagoenean, sarri bere gizentasuna du trama nagusi, bereziki emakumea... [+]


Nerabeek ez lukete egunean ordubete baino gehiago igaro behar pantaila aurrean, ohartarazi dute

Espainiako Estatuko 12 eta 17 urteko gazteek sarean sei ordu baino gehiago pasatzen dituzte egunean, eta bost gaztetik batek pantailekiko menpekotasuna garatzeko arriskua du, dio Somos Conexión telekomunikazio kooperatibak. Udako oporretan haur eta gazteek pantaila... [+]


2023-05-12 | Sustatu
Casting deia musean aritzeko euskarazko telebista saio baterako

Kanaldude Nafarroa Behereko tokiko telebistak duela gutxi berritu du webgunea, eta hedapena zabaltzea erdietsi ere; eta orain beste mugarri interesgarri bat probatzera doaz: Mus lehiaketa bat telebista emankizun moldean antolatua. Bikote bila casting irekia deitu dute, Euskal... [+]


2023-05-05 | Euskal Irratiak
Etxeko telebistetara jauzi egin du Kanaldudek eta webgunea berritu dute

Kanaldudek internetetik gure etxeko telebistetara jauzi egin du. Oraindik goiti, Free, Bouygues eta Orange internet hornitzaileen telebista boxen bidez ikusten ahalko da. Orain lanean ari dira SFR-en bidez ere ikusi ahal izaiteko. Horrez gain, webgune berria estreinatu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude