argia.eus
INPRIMATU
“‘Kalitate Legea’ iraganari begira”
2002ko irailaren 25
"PPk defendatzen duen hezkuntza erreformaren atzean iraganaren mira dago, autoritatearen printzipioa nagusi zeneko 'garai on eta zaharren' nostalgia, 'jakintza' eta 'printzipio zuzenak' zedarritu eta zerrendatu zitezkeeneko garaiena, ikasketak utzi eta 'lanbide bat ikastea' bizilagunik gehienen patua zenekoa (...) Azpikeria hutsa da etsaminak irakaskuntzaren kalitatearekin eta eskola ahaleginarekin lotzea. Etsaminek neurtu neur dezakete, baina ez dute irakaskunztaren kalitatea hobetzen (...) Irakaskuntzaren kalitatea, kalitate faktoreetan sakonduz lortuko da, hau da, ikasleriaren dibertsitatea landu ahal izateko neurri pedagogiko eta didaktiko egokiak eta behar diren giza baliabideak eta materialak ezarriz (...) Txosten osoan nabari daiteke kontrolerako itsumena eta guztiz agortuta dagoen zentralismoaren aldeko apustua. Erkidego autonomikoekin ez dute hitz egin. Albo batera uzten dituzte etengabe autonomien arteko desberdintasunak, lortutako emaitzen gainekoak zein bakoitzaren eskola egituraren hainbat atalen gainekoak". (2002ko uda, 30. zbk.)