argia.eus
INPRIMATU
Kaleratzeak Stopeko kide bati Ertzaintzak aplikaturiko Mozal Legea bertan behera utzi du epaitegiak
  • Gasteizko Zabalgana auzoan emakume bat eta bere bi haurrak etxetik kaleratzea oztopatu zutela egotzita, sei aktibistaren aurka Mozal Legea aplikatu zuen Ertzaintzak. Horietako bosten kasuak artxibatu egin zituzten irregulartasun administratiboengatik eta seigarrenaren kasuan ez zuela inongo trabarik jarri ebatzi berri du epaitegi batek. Ertzainei espedientea irekitzeko eskatu dute aktibistek.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 26a

Nahiko ezaguna izan zen kaleratzea: 2016ko irailean, aurretik tratu txarrak jasandakoa zen Anastasia eta adin txikiko bere bi haurrak etxegabetu zituen Ertzaintzak, eta etxean sartzea galarazi zietela leporatu zien poliziak Kaleratzeak Stop Arabako sei kideri. Orain, ebazpenak dio atetik gertu ere ez zeudela aktibistak, eta ez dela egia poliziak erretiratu egin behar izan zituenik.

Salaketa jarriko du Stop Kaleratzeak plataformak

Ebazpena eskuetan, salaketa jarri zuten ertzainei espedientea irekitzeko eskatu du kolektiboak, “jakiteko ea zergatik esan zuten gezurra eta ea salaketaren atzean motibazio politikorik dagoen”.