Kalera aterako dira Donostian LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko egunean

  • LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna da maiatzaren 17a, 1990ean Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuela gogorarazteko. Hori dela eta, EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak elkarretaratzera deitu du ostiralerako; mobilizazioa Bulebarrean izango da, 19:30ean, LGTBIfobiarik gabe bizi nahi dugu! lelopean.


2019ko maiatzaren 17an - 07:25
LGTBIQen Eskubideen Nazioarteko Egunean, ekainaren 28an, eginiko manifestazioa Donostian. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)

“Homo-les-trans-fobia salatzeko elkarretaratzea antolatu dugu; oraindik zazpi herrialde baitaude (Mauritania, Sudan, Nigeria, Somalia, Iran, Arabia Saudi eta Yemen), homosexualitatea heriotzarekin zigortzen dutenak, eta 70 herrialde dira, bere kode penalean homosexualitatea penalizatua dutenak”, adierazi dute EHGAM-ekoek. Gainera, protestaren aurretik informazio-mahai bat jarriko dute Bulebarrean bertan.

Apostasia egiteko deia

EHGAMek deitutako mobilizazioa ez da LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko egunaren harira hirian egingo den jarduera bakarra, izan ere, Parte Zaharreko Aurresku tabernan Apostafest jaia antolatu dute, herritarrak apostasia praktikan jartzera animatzeko. Jaiari hasiera emango diote 20:30ean, Parte Zaharreko Santa Maria elizatik abiatuko den “prozesioa”rekin. 21:00etan, “pikoteo girotua” egingo dute Aurresku tabernan, eta ondoren, 22:00etan, “meza nagusia”. 23:00etatik aurrera festa girotuko dute Sobria eta Serena DJek.

Antolatzaileek festan parte hartzeko deialdia egin dute, eta parte hartzaileei eskatu diete “jaunartzeko argazki politen bat” eramateko, eta mozorrotzera animatu dituzte. Honela definitu dute apostasia: “Kristautasunaren diktadurari uko egitea”. Apostasia egiteko “mila arrazoi” daudela argudiatu dute: “Eliza heteropatriarkala, faxista, matxista, lapurra, homo-lesbo-transfoboa, pederasta, espekulatzailea, eta abar luze bat da”.

Albiste hau Irutxuloko Hitzak plazaratu du. CC-BY-SA lizentziari esker ekarri dugu gurera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Elena Guinea. Guztiontzako guneak sortzen
“Taberna bat edukitzea ardoak ateratzeko bakarrik, paso”

Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


2024-01-08 | ARGIA
LGBT+ eragileek Baionako apezpikua salatu dute Aita Santuak bikote homosexualez esandakoa desitxuratzeagatik

Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]


Eguneraketa berriak daude