Kalean bizi zen pertsona bat hil da Donostian

  • Donostian kale egoeran zeuden lau pertsona hil dira azarotik hona.


2026ko ekainaren 26an - 07:00
Bergara kalea, artxiboko irudi batean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kale egoeran zegoen 23 urteko pertsona bat hil da zen asteazkenean Donostian, udalak baieztatu duenez. Udaleko iturrien arabera, Erdialdeko Bergara kalean aurkitu zuten hilda, asteartetik asteazkenerako gauean, 04:00ak aldera. Ertzaintza kasua ikertzen ari da.

Gogoratu behar da Donostian kale egoeran zeuden lau pertsona hil direla gutxienez azarotik hona: azaro eta abendu artean bi hil ziren eta otsailean beste bat. Azken zenbaketen arabera, 500 bat pertsona daude kale egoeran Donostian. Udaleko iturriek azaldu zutenez, Bergara kalean hil den pertsona identifikatuta zuten.


Pobrezia kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Pribilegioa

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...