Justizia Saileko 14 euskara trebatzaileak lanik gabe utzi ditu Jaurlaritzak




2011ko urriaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58

2007an, Justizia administrazioa euskalduntzeko prozesuan laguntzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak hamalau euskara trebatzaile azpikontratatu zituen. Lau urteko kontratua zuten eta joan den irailean berritzea tokatzen zen. Ekainean deialdia argitaratu, eta 2007an bezala, Emunek eskuratu zuen. Irailean, kontratua sinatzeko orduan, Justizia Sailak adierazi dio Emuni dirurik ez duela eta 14 trebatzaileek ez dutela segiko Justizia administrazioan lanean. Lau urtez hamalau trebatzaileak Justizia Saileko hamabi teknikarirekin aritu dira lanean euskara bultzatzeko mota askotako lanetan. Erabakia sindikatu guztiek (ELA, LAB, CCOO, UGT eta CSIF) kritikatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Autonomia Erkidegoko politika
2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


Materialismo histerikoa
Gure gauzatxoak

Eguneraketa berriak daude