Justiziak bidegabetzat jo ditu Maderas de Llodioko kaleratzeak

  • Maderas de Llodioko kaleratzeak bidegabeak direla ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Sindikatuek "positibotzat" jo dute albistea, eta sententzia sakonean aztertzen ari dira. Ostegunean agerraldia egingo dute hurrengo urratsen berri emateko.

Otsailaren 10ean EAEko Justizia Jauregiaren aurrean elkartu ziren Maderas de Llodioko langileak. Aiaraldea.eus

2026ko otsailaren 19an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo du Garnica konpainiak Laudioko Maderas de Llodio lantegian ezarritako Enplegua Erregulatzeko Espedientea. Iragan otsailaren 10ean iritsi zen kasua epaitegira, eta gaur egin dute publiko ebazpen judiziala.

Garnicak aurkeztutako espedientea "zuzenbidearekin bat ez datorrela" ebatzi du epaileak, eta kaleratzeak bidegabeak direla ondorioztatu. Hau da, zuzendaritzak ez ditu Enplegua Erregulatzeko Espedientea aplikatzeko arrazoiak behar bezala egiaztatu. 

Sententzia eskutan, agerraldia egingo dute ostegunean Maderas de Llodioko langileek, 12:00etan Herriko Plazan

Sindikatuak sententzia aztertzen ari dira uneotan, baina hasierako balorazio "positiboa" egin dute, nahiz eta euren helburua zen kaleratze nulua lortzea. Enpresari dagokio orain epaian jasotakoa betetzea, eta aukeren artean kaleratutako beharginen berronartzea legoke. Sententzia eskutan, agerraldia egingo dute ostegunean Maderas de Llodioko langileek, 12:00etan Herriko plazan. Bertan aletuko dute epaiaren gaineko balorazioa eta publiko egingo dituzte emango dituzten hurrengo urratsak.

Garnica enpresak Laudioko fabrikaren produkzioaren %40 eskualdetik kanpo atera eta 39 langile kaleratzeko asmoa agertu zuen 2025eko irailean. Geroztik greba mugagabean dira bertako langileak, gaur bete dute 152. eguna.


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.