Junqueras eta Mas akordiotik “gero eta hurbilago”

  • Oriol Junqueras ERCko buruak esan du akordioa "uste baino hurbilago" egon daitekeela. Convergenteek eta errepublikarrek zerrenda bana aurkeztea adostu dute, baina baldintzekin.


2015eko urtarrilaren 8an - 10:30
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Artur Mas eta Oriol Junqueras irailean prentsaurreko batean. (Argazkia: Albert Garcia/ El País)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Herriak behar dituen hauteskundeak" (hau da, plebiszitu bozak) egin eta independentziaren aldeko gehiengoa lortu nahi dituela esan du Junquerasek Twitterren egindako adierazpenetan.

Gaineratu du, ez diola inongo baldintzarik jarriko zerrendetara independenteki aurkezten direnei, ez eta bertara batu nahi duten gizarte zibilaren ordezkariei ere.

Astelehenean Masekin bildu eta gero egin ditu adierazpenak.

Askatu gabeko korapiloak

Asteleheneko bilera akordiorik gabe amaitu bazen ere, Artur Mas Kataluniako presidenteak muzin egin dio zerrenda bateratua aurkezteari eta hauteskunde aurreratuetara zerrenda banarekin aurkeztea onartu du, ERCk eskatu bezala.

Trukean eskatu du bere zerrendak gizartearen babes zibila jasotzea hautagai independenteen bidez.

Junqueras ez dator bat eskaerarekin, uste baitu berak ere izan beharko lukeela alderditik kanpoko kideen babesa jasotzeko aukera.


2026ko uztailaren 17
Goizean argi
Estatu kolpe

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...