Julio Villanueva: “Itoizko urtegia egin zuten, baina beste hainbat ez egiteko balio izan zuen gure borrokak”

  • Duela hogeita hamar urte Itoizko Solidarioek urtegia egiteko lanak geldiarazi zituzten. Zortzi lagun ziren. Jakina den bezala, kableak moztu zituzten eguna argitzen ari zelarik. 1996. urtea zen. Apirilak 6 zituen. Eraso horren ondorioz ia urtebetez egon ziren obrak etenda.

Itoitzekin Elkartasuna taldeko kideak kateatuta Iruñeko epaitegietan, 1996an. Joxe Lacalle / ARGIA CC BY-SA
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko apirilaren 10ean - 11:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kable horiek Itoizko urtegiaren presa egiteko hormigoia garraiatzen zuten. Ezinbestekoak ziren urtegia eraikitzeko. Solidarioek helburu garbia zeukaten: ekintza zuzenaren bitartez lanak geratzea inongo giza kalterik eragin gabe. Julio Villanueva aktibistak eman dizkigu xehetasunak Euskalerria irratian.

Kableak mozteagatik ia bost urteko zigorra ezarri zien epaileak. Dena den, Itoizko Solidarioek Europarako bidea hartu zuten urtegiaren aferaren berri emateko eta beste ekintza zuzen hainbat antolatu zituzten. Julio Villanuevak azaldu digunez "onartu beharra daukagu gure helburua ez genuela lortu baina Espainiako Plan Hidrologikoan jasotzen ziren ehun urtegi proiektu inguru bertan behera geratu ziren".


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.