Julio Sotok irabazi du Tolosako saioa

  • Tolosako Usabal kiroldegian jokatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bosgarren saioa; datorren asteburuan jokatuko dira lehenengo faseko azken bi saioak, Gotaine-Irabarnen eta Agurainen.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2026ko urriaren 5 - 09:25
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Goraino beteta. Horrelaxe egon da igande arratsaldean Tolosako Usabal Kiroldegia: 1.300 bertsozaletik gora bertan. Zozketak erabakitako ordenean sartu dira Imanol Artola Arretxe 'Felix' gai-jartzailearen atzetik sei bertsolariak oholtzara:

Ariketaz ariketa puntuak bilduz, Julio Soto Ezkurdia izan da puntu gehien bildu dituen bertsolaria, 683 puntu. Gaurko saioa irabazita, Miarritzen kantatuko du Sotok azaroaren 14an. Beste bost bertsolariak zain egon beharko dira finalaurrekoetan nork kantatuko duen jakiteko, hemen gaurko saioko xehetasunak. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

Aurreko saioetan legez, zazpikote hau arduratu da bertsoei puntuak jartzeaz:  Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero. Idazari lanetan, berriz, Aratz Irazustabarrena Garmendia eta Nerea Goñi Begiristain aritu dira

Datorren astean, lehenengo faseko azken bi saioak

Gotaine-Irabarnen jokatuko da larunbatean; igandean, berriz, Agurainen. Lehenengo faseko azken bi saioak 17:00etan hasiko dira; ateak, berriz, 16:00etan irekiko dira. Sarrerak oraindik lor daitezke, www.bertsosarrerak.eus atarian. Bestela, saioen egunean bertan leihatila 15:30ean zabalduko da. 


Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.