Juliana Zubizarreta pandero jotzaile elgoibartarra ostiralean (21) hil zen, 96 urte zituela. Haren lagun eta senideek larunbatean (22) eskaini zioten azken agurra eta guztiek izan zuten ahotan Julianaren "alaitasuna". Besteak beste, Kataolatza, Madariagako Gregorio, Laja, Sakabi eta Manuel Gelatxo trikitilariekin aritu zen Armaitxa-Beheko baserrian jaio eta Aldapa baserrian bizi zen pandero jotzailea.