Asteartean Julen Atxurra Egurrola Lekeitioko (Bizkaia) preso politikoa kondena bete ostean Zaballako (Araba) espetxetik irten dela jakinarazi du Etxeratek, Frantziako Estatuko eta Espainiako Estatuko espetxeetan 30 urte igaro ostean. 100 preso politikok espetxean jarraitzen dutela zenbatu du Etxeratek.
Asteartean Julen Atxurra Egurrola Lekeitioko preso politikoa Zaballako espetxetik kondena betetakoan irten dela jakinarazi du Etxeratek, 30 urte Frantziako Estatuko eta Espainiako Estatuko espetxeetan igaro ostean.
Etxeratek kontuan hartutako Euskal Preso Politikoen Kolektiboko 100 kidek preso jarraitzen dute. Horietatik 50 itxiera erregimenean daude, Sare eta Etxeratek adierazten dutenez, legea aplikatuz gero kalean egon beharko luketenak. Zenbaketari kolektiboaren parte ez diren beste hamabost bat kide gehitu behar zaizkie, Naizek jaso duenez.
ETAren amaieratik 15 urte igaro diren honetan, eta Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak bueltako bidea ekin zionetik 13 urte igarota, erregimen itxian hainbat kide daudela ohartarazi du Etxeratek: Frantziako Estatuan bat, Martutenen 38, Zaballan 25 eta Basaurin lau. Beste 30, berriz, erregimen irekian dabiltza. Horietaz gain, hiru kide daude Kuba, Cabo Verde eta Venezuela artean deportatuta eta hamalau erbestean, Auzitegi Nazionalak etxera itzultzea eragotzita.