argia.eus
INPRIMATU
Juana Ramirez hil dute Guatemalan, giza eskubideen aldeko lider indigena
  • Irailaren 21ean, ostirala, hil zuten 54 urteko emakumea. Giza eskubideen defendatzailea zen, bereziki emakumeen eskubideen aldeko borrokan zentratua.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 27a
Emakume ixilak ospakizunean, Juana Ramirez Santiago erdian dela (Argazkia: Sandra Sebastián/Plaza Pública)

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako ekintzailea zen Juana Ramirez Santiago, “Red de Mujeres Ixiles” erakundearen sortzailea eta partaidea, baita emagina ere. Azkenaldian mehatxuak jasotzen ari zen bere jardunagatik, eta mehatxuok fiskaltzan salatu zituen.

Guatemalako Quiché departamenduko Xolanay Nebaj udalerrian tiroz hil zuten Ramirez. Hiltzaileak ihesari eman zion segidan, eta momentuz ez dute identifikatu.

Aurten, giza eskubideen aldeko 21 pertsona hil dituzte gutxienez Guatemalan.