Joxerramon Bengoetxeak jaso du Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria

  • Joxerramon Bengoetxea (Irun, 1963) Europako gaietan adituak eraman du Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria. Euskal Herriko unibertsitateetako errektoreek, Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Euskadiko Kutxako zuzendariak osatzen dute epaimahaia eta saria emateko arrazoien artean Bengoetxearen lanaren osotasuna eta Euskal Herriko kulturaren garapenari eskainitako laguntza azpimarratu dute.


2010ko ekainaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Joxerramon Bengoetxea Zuzenbide doktorea da eta teoria eta soziologia juridikoarekin zerikusia duten unibertsitateko nahiz erakundeetako ekimenetan parte hartu izan du. Horrez gain, hainbat liburu ere kaleratu ditu Europako zuzenbidearen inguruan.

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria 1995ean sortu zen curriculum nabarmena duten pertsonak saritzeko. Julio Caro Baroja izan zen saria jasotzen lehena eta geroztik Luis Villasantek, Jesus Altunak, Eduardo Chillidak edota Maité Lafourcadek ere jaso dute, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Ikaskuntza
2023-11-23 | Eusko Ikaskuntza
Euskal Hezkuntzaren liburu zurirantz

Euskal Herriaren jendarte eta lurralde kohesioa helburu.


Amaia Nausia Pimoulier
“Euskara abertzaleen proiektu nazionaletik askatu behar dugu”

Eusko Ikaskuntzak aurten kaleratu du Aniztasuna eta bizikidetza Nafarroan. Euskara eta nazio identitateak ikerketa lana. Amaia Nausia –Eusko Ikaskuntzako proiektu arduraduna–, Julen Zabalo eta Txoli Mateosek egindakoa da. Azken lau urteetan Nafarroa osoan molde... [+]


Eskola segregazioari aurre egiteko itun soziala proposatu dute

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eta Eusko Ikaskuntzak txostena aurkeztu dute eskola segregazioa amaitzeko helburuarekin. Nabarmendu dute beharrezkoa dela "gizarte osoaren inplikazioa". Gasteizen Hezkuntza Lege berriaren aurkako prozesioa egin dute.


Eguneraketa berriak daude