Joxerra Garzia kazetari, idazle eta irakasleak jasoko du 2009ko Abadia Saria. Euskararen normalizazioaren eta erabileraren alde egindako lanagatik saritu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
"Sariaren berri izatean, bi proiektu etorri zaizkit burura gauzatzeko: aurreko liburuaren bertsio elektronikoa egitea eta euskarazko publizitatearen historia idaztea. (...) Koldo Mitxelenak esaten zuen aizkora bezalakoa dela hizkuntza: ona, ebakitzen badu. Alferrik da esatea hizkuntza ederra dugula eta zintzaizkiokete badakigula esaten, gero ez badakigu jendea zirikatzen edota liluratzen. Hori da tragedia. Euskal Herrian ez dago elebakarrik, eta hiztun bat haserretzen denean ez badauka tontolapiko-tik gorako irainik, beste hizkuntzara joko du. Nik ez dut egingo haren aurka. Eduki dugu hiztun hori adizkiak muntatzen, benetakoa erakutsi gabe". (2009-10-14)
[Irakurri Garziak ARGIAko azken zenbakian idatzi duen kulturgintza eta krisiari buruzko K + K = KK artikulua.]