ARGIA.eus

2020ko maiatzaren 31

Joxemi Bidadorren omenezko pastorala egingo dute Iruņean

  • Joxemiel Bidador, Iruñeko euskaldunak pastorala aurkeztu dute Iruñeko Duguna dantza taldeak eta Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki eta Karrikiri elkarteek. Lehenengo emanaldia urriaren 10ean egingo dute, Burgoen plazan.

Iruņe Astitz Larunbe @arkkuso
2015eko maiatzaren 08a

2010ean hil zen Joxemiel Bidador, historialari, filologo, dantzari, ikertzaile, irakasle eta idazle iruindarraren omenez antolatu dute ikuskizuna. Iruñeko euskalgintzaren ikurretako bat izan zela-eta, antolatzaileek Bidadorren pertsonaren bidez Iruñeko euskaldunak omendu nahi dituzte: “Bere obraren bidez, gutxik bezala agerrarazi baitzuen Iruñeko euskaltzaleen izaera organikoa eta kolektiboa”.

Iruñean ekoizten den lehengo pastorala da eta guztira laurogei lagun inguruk parte hartuko dute musika, antzezpen eta ekoizpen lanetan: “Denak amateurrak". Gidoia Jon Alonsok idatzi du, kantuak Mixel Etxekoparrek sortu ditu eta zuzendari lanetan Aritz Ibañez eta Ihitz Iriart ari dira.

Zuberoako pastoraletan oinarrituta badago ere antzezlanak berezitasunak ditu. 105 minutuko iraupena izanen du ikuskizunak. Tuterako Erraldoien konpartsak eta San Lorentzoko Dantzanteek ere hartuko dute parte gonbidatu moduan.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Pastorala  |  Iruņea

Pastorala kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude