Josu Zabala ‘Basajaun’-en heriotzaren inguruko dokumentala egiteko proiektua abiatu dute

  • Basajaun 1997: Egiaren Bila dokumentala egiten ari dira. Ikus-entzunezko informatiboa izateaz harago, Josu Zabalaren heriotzaren inguruko ikerketa eta memoria lana da, izan ere, bere heriotzaren inguruan galdera ugari erantzun gabe dago oraindik. Goteo finantzaketa kolektiboa abian jarri dute proiektuari hasierako bultzada emateko.


2026ko apirilaren 1ean - 10:41
Azken eguneraketa: 13:34
Goteo.org
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Josu Zabala ‘Basajaun’ ETAko militantearen heriotzaren inguruko galdera ugari dago erantzun gabe oraindik. Urteetan zabaldutako bertsio ofizialaren eta Zabalaren familia eta inguru hurbilak eskatzen duten egiaren arteko distantzia handia da. Poliziak esan zuen bere buruaz beste egin zuela, baina heriotzaren frogek bertsio hori zalantzan jar zezaketen. Duela hilabete, Ilunpetik Argira herri ekimenak jakinarazi zuen heriotza nola gertatu zen ikertuko duela, kasuari buruzko datu berri bat aurkeztearekin batera. Orain, Goteoren bidezko finantzaketa kolektiboko kanpaina abiatu berri dute, Basajaun 1997 dokumentala egiteko.

Dokumentalaren proiektua sortu da Josu Zabalaren heriotza “isiltasunera, ahanzturara edo behin betikotzat jotzen den bertsio bakarrera ez mugatzeko” beharretik. Hala, azaldu dutenez, Basajaun 1997 dokumental soil bat baino gehiago izatea nahi dute proiektuaren bultzatzaileek: "Memoriarako, elkarrizketarako eta begirada kritikorako tresna da”. Dokumenta Palomo Filmak-ek ekoiztuko du. 

Orain abiatu duten fasea finantzaketa kolektiboarena da, Goteo plataformaren bitartez. Hala, bultzada eman nahi diote proiektuari, eta finkatu dituzten helburuak betetzen joan: dokumentalaren ekoizpen eta postprodukzio fasea bultzatzea; ikerketa independente eta zorrotz bati eustea; balio kultural, sozial eta zinematografikoa duen dokumental bat eraikitzea; Josu Zabala Salegiren kasuaren inguruko memoria publikoan laguntzea; dokumentalaren etorkizuneko hedapena erraztea proiekzio, solasaldi eta espazio kulturaletan; eta laguntza-komunitate bat sortzea, haren amaiera eta zirkulazioa ahalbidetzeko.


Euskal gatazka kanalean gehiago
2026ko irailaren 23
Esker mila

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...