Josu Urrutikoetxea Espainiako epaileen esku uztea onartu du Parisek

  • Parisko Dei Auzitegiak Josu Urrutikoetxearen kontrako euroagindua onartu du. Espainian ebatzi gabe dituen bi auzirengatik du bere gain euroagindua. Frantzian martxan den beste prozesu baten ebazpena jaso ostean Espainiaratuko lukete, baina helegitea aurkezteko aukera du Urrutikoetxeak.

Josu Urrutikoetxea Ziburun. Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA

2026ko ekainaren 4an - 10:02
Azken eguneraketa: 11:21
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

2002tik 2005era arte ETAko kide izateagatik dago irekita Urrutikoetxearen aurkako prozesua Frantzian. Apirilean epaitu zuten, eta epaia uztailaren 2an emango dute. 

Parisko Dei Auzitegiak jakinarazi du ez dela behin betiko erabakia, aldeek aukera izango dutelako Kasazio Auzitegian helegitea aurkezteko.

Espainiako Auzitegi Nazionalak, oraindik zabalik dituen bi kausarengatik epaitua izan dadin eskatu du Urrutikoetxea Espainiaratzeko: 1987ko Zaragozako Guardia Zibilaren kuartelaren aurkako atentatuagatik (11 pertsona hil zituzten eta 88 zauritu) eta herriko tabernen bidez ETAk ustez emandako finantzazioagatik.

"Erabaki politikoak"
Apirilean, ARGIAren Larrun aldizkarian, Josu Urrutikoetxearekin egindako elkarrizketa luzea plazaratu zuen Lander Arbelaitz kazetariak. Bertan, Parisen izan berri zuen epaiketaz mintzo zen, baita balizko zigorraz ere:

"Zigortzen banaute edo ez banaute, 'afera frantsesak' hor bukatzen dira. 1996tik aurrera, Alcaláko espetxean nengoela, [Baltasar] Garzón epailea saiatu zen ni Zaragozakoan inplikatzen, beste afera askorekin batera. Zenbait gauza jarri zituen mahai gainean, baina ez zuen segidarik izan, ez zegoelako inolako frogarik. Handik urte batzuetara, 2001ean afera berraktibatu zuten pikoloek, Garzonen “froga” berdinekin. Argi dago horren atzean erabaki politikoak daudela, epailetzaren inplikazio zuzenarekin. Erabaki politikoak, epaileen inplikazioa eta pikoloen presioa, hauek estatuaren barruan estatua direla ahantzi gabe".

 


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...