“Neurri gogor eta larrienak, irizpideak bat-batean aldatuta, unerik delikatuenean hartu ditu Hezkuntza Departamentuak”

  • Haserrea piztu du Ikastolen artean, hainbat ikastetxeetan itundutako lerroak ixteko Gobernuak hartutako erabakiak. “Proposamen larri eta latza da” salatu du Euskalerria Irratian ikastolen elkarteko zuzendari Josu Reparazek, “Zenbait ikastetxeren etorkizuna ere kolokan jar dezakeena”.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko apirilaren 20an - 07:59
Azken eguneraketa: 16:56
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurre matrikulazio eskari datuak kontutan hartuta Nafarroako Gobernuak datorren ikasturterako eskaintza aurkeztu du aste honetan, iragarrita 33 hezkuntza lerro galduko direla. Horietatik 14 itunpeko ikastetxeek galduko dituzte, tartean Lodosa, Lizarra, Tafalla, Lesaka, Bera eta Zizur Txikiko ikastolak leudeke. “Irizpidea aldatu du hezkuntza departamentuak eta honek Nafarroa osoa kaltetzen du eta euskara bera ere erasotu” azaldu du Josu Reparazek, “Zenbait eremutan euskarak presentzia galduko du”. Gogortu du, aurtengo aurre matrikulazioa jaiotze tasa jaitsiera urte bati zegokiola, baina datozen urteotako datuek, berpizkundea etor daitekeela erakusten dute. Nafarroako Ikastolen Elkarteak agerraldi jendetsura deitu ditu ikastoletako kideak datorren apirilaren 22an, murrizketa honi aurre egiteko. Bide judiziala ere ez dute baztertzen lerro itxiera ekiditeko.

 


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Eric Etxart (Seaskako lehendakaria)
"Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan da igandekoa"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.