argia.eus
INPRIMATU
2014ko uztailaren 10
Joseba Sarrionandiak bi hitzaldi emango ditu Eskoriatzan, Huheziren EKT ikasketetan
  • Joseba Sarrionandia idazleak Huhezik antolatutako Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) ikasketetan parte hartuko du, Julen Arexolaleiba koordinatzaileak Goienan iragarri duenez. Oraindik "tramite batzuk" egiteke daude, dena den.

Joseba Sarrionandia, artxiboko irudian (Argazkia: Josu Landa / ARGIA)

EKTren aurtengo gai-ardatza "euskal nazio kulturalaren aurrerabidea" izango da, Arexolaleibak azaldu duenez, eta 1985ean Euskal Herritik ihes egin zuen Sarrionandiak bi hitzaldi emango ditu: "Kanpotik gure herria nola ikusi izan duen eta aurrera begira nola ikusten duen, batetik; eta bestetik, euskal literatura azken hamarkadetan, ze eman duen eta ze erronka dituen".

Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakari ohia eta Jesus Egiguren sozialista dira gonbidatuetako beste bi.