Joseba Barandiaran omendu dute Donostian, duela 48 urte Poliziak tiroz erail zuena

  • Gaur, 48 urte bete dira Joseba Barandiaran Urkola gaztea Espainiako Poliziak tiroz hil zuela. Haren omenez, ekitaldi xume bat egin dute San Bartolome kalean, Astigarragakoa erail zuten tokian. Han izan dira Barandiaranen senideekin batera, Donostiako EH Bilduko bozeramaile Juan Karlos Izagirre eta Markel Ormazabal zinegotzia. “Gogoratzea beharrezkoa delako, egia, justizia eta erreparazioaren bidean asko dago egiteko”, adierazi dute.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2026ko uztailaren 13an - 07:50
Joseba Barandiaran gaztearen omenezko lore eskaintza, San Bartolome kalean, hil zuten tokian. EH Bildu
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iruñeko sanferminetan German Rodriguez oroitzen duten moduan, Donostian Barandiaran gogora ekartzen dute. Biak tiroz hil zituen Poliziak 1978an. Rodriguez urte hartako sanferminetako eraso lazgarrian erail zuten, eta Barandiaran, hiru egun geroago Donostian egindako manifestazio jendetsuan. 19 urte baino ez zituen.

Omenaldia02

Juan Karlos Izagirre EH Bilduko bozeramailea, Joseba Barandiaranen omenaldian.EH Bildu

San Bartolome kaleko ekitaldian lore eskaintza bat, Barandiaranen argazkiak eta zazpi gorria jarri dituzte. Hain zuzen ere, leku horretan dago Donostiako Udalak 2021ean jarritako plaka bat dago.


Oroimen historikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...