argia.eus
INPRIMATU
Joseba Arregi eta Garikoitz García presoak euskal herriratuko dituzte, eta Alicia Sáez de la Cuesta, Ugaitz Pérez eta Iñaki Armendariz hurbildu
  • Zaballan dagoen Ibon Etxezarretari hirugarren gradua aitortu diote. Espainiako Espetxe erakundeak jakinarazi ditu neurriak.

ARGIA @argia 2020ko urriaren 19a
Euskal presoen aldeko mural bat, Gasteizko kaleetan.

Espainiako Espetxe Erakundeak bi euskal preso politiko euskal herriratu eta beste hiru hurbiltzea erabaki du: Martutenera eta Zaballara lekualdatuko dituzte Joseba Arregi Erostarbe eta Garikoitz García Arrieta, hurrenez hurren; Logroñora hurbilduko dituzte Alicia Sáez de la Cuesta eta Ugaitz Pérez Zorriketa, eta Burgosera Iñaki Armendariz Izagirre.

Joseba Arregi 30 urteko zigorra betetzen ari da 2000 urteaz geroztik, iragan urtetik Asturiasen dago. Ugaitz Pérez eta Alicia Saéz de la Cuesta Castelló espetxean daude. Iñaki Armendariz Herrerako espetxetik hurbilduko dute, eta Garikoitz García Picaseentekotik. Denak dituzte kondena luzeak, 20 eta 30 urte artekoak.