argia.eus
INPRIMATU
Jose Luis Otamendi: "Poesia denboraren diktadurari jartzen diogun hesia da"

2008ko martxoaren 11

Erlojuen mekanika liburuaren harira: "Denbora neurtzeko beharra erabaki politikoa ere bada. Badirudi hori gehiegikeria izan daitekeela baina, azken batean, erloju bat konbentzio soziala den heinean, erabaki kolektibo bati erantzuten dio. Aldi berean ezin dugu etsi erlojuen mekanika aldatzen saiatu gabe. Borroka egitea ezinbestekoa dugu, nahiz eta, agian, planteamenduetan eta borroka moduetan, bada, askotan huts egin eta askotan maite ez ditugun ondorioak ekarri horrek. Baina nik uste dut inmobilismoa dela azkena poeta batentzat". (2008-03-09, 2.127. zenbakia)